|   Inicio    |     Tienda    |      Blog   |        |       686 510 900    |        Bolsa de trabajo    |   
robotika, haurrak, olinpiadak, teknologia, bilbao. wro
Ekitaldi 10 de May de 2016

Robotikako Munduko Olinpiada 2016

Versión en Castellano

World Robot Olympiad (WRO) (hau da, Robotikako Munduko Olinpiada) robotika hezigarriko nazioarteko txapelketa da, eta, bertan, arazoak konpontzen ikasteko eta horretarako zer gaitasun duten erakusteko aukera dute gazteek.

Bilboko Azkuna Zentroaren (AlhondigaBilbao) instalazioetan izango da, 08:30etik 14:30era.

Zutabeen atarian, WRO erakusketa egingo da. Erakusketara joaten direnak bi erronkaren bidez izango dira robotika-txapelketaren lekuko. Zenbait taldek gauzatuko dituzte erronkak, eta adinaren arabera egingo dira taldeak:

  • Regular erronka:
  • Elementary: 7 eta 12 urte bitartean

    Junior High: 13 eta 15 urte bitartean

  • Football erronka:
  • Bakarra: 10 eta 19 urte bitartean

Horretaz gain, hurbiltzen zareten guztiek Demoen gunea erabili ahal izango duzue. Bertan, aurrerapen teknologiko guztiak erakutsiko zaizkie haurrei, modu dibertigarrian, baita haien funtzionamendua ere, eta parte hartzeko aukera ere izango dute. Hona hemen gunean ikusi ahal izango dituzuen gailu robotikoetako batzuk:

  • STEM robotak: Sphero, Ollie, BB8 eta Dash. Bertaratzen zareten guztiek erabili ahal izango dituzue robotak.
  • STEM robotak: Sphero, Ollie, BB8 eta Dash. Bertaratzen zareten guztiek erabili ahal izango dituzue robotak.
  • Dronen erakustaldia: dronetan aditua den batek nola funtzionatzen duten erakutsiko die bertaratzen direnei; eguneroko bizitza nola aldatzen ari diren azalduko die, eta hegaldi-erakustaldi laburra egingo du.
  • 3D inprimagailuen erakusketa: bertan jarriko diren inprimagailuekin, oso eredu txikiak inprimatu ahal izango dituzte bertaratuek, gehienez 5-10 minutuan. Gainera, 3D inprimaketan aditua den batek inprimagailuen funtzionamendua azalduko du, eta bertaratzen direnen zalantza guztiei erantzungo die.
  • Telepresentzia birtualeko gailua: Double.
  • Play gunea LEGOrekin: LEGO pieza ugari, haurrak jolasteko.

Ahalik eta zerbitzu onena emateko, jakin behar dugu zer ume joango diren robotikako lantegietara. Horretarako, eman izena lantegietan:

WRO Lantegiak

Lantegien ORDUTEGIAK

10:00 – 10:50ordu

11:00 – 11:50ordu

12:00 – 12:50ordu

13:00 – 13:50ordu

LANTEGIAK

Gehienez 10 plaza daude lantegiko. Izena ematean aukeratzen duzuen orduan, lantegi hauetako edozeinetan parte hartu ahal izango duzue:

  • Kids&Tech: haurrentzako teknologia (4 – 6 urte)
  • LEDS: adimen sortzaileentzako programazio koloretsua (7 – 9 urte)
  • STEM robotak: programazioaren hastapenak mBot erabilita (10 – 12 urte)
  • Unity: errealitate birtualerako bideo-jokoen garapena (13 urtetik gora)
  • Odisea espazioan: zure lehenengo kohetea orbitan Kerbal erabilita (10 – 12 urte, eta 13 urtetik gora)

Email: info@camptecnologico.com | Zenbakia edo Whatsapp: 669 806 332