Bilbao-Bizkaia 2019 Robotics & Videogames Meeting
es | eu
 |    info@camptecnologico.com
|      686 510 900  

Bilbao-Bizkaia 2019 Robots&Videogames Meeting


Bilbao-Bizkaia Robotics & Videogames Meeting 2019 bertan dugu, iazko arrakastaren ondotik. Maiatzaren 18an ospatuko dugun ekitaldi horretan gaztetxoek haien gurasoekin batera teknologiaz gozatu ahal izango dute gure doako tailerretan. Bilboko Azkuna Zentroan gertatuko da guztia, eta bertan robotika, bideojokoak eta teknologia berrien ikuspegi berri bat jaso ahal izango dute hurbiltzen diren guztiek. Bilbao-Bizkaia Robotics & Videogames Meeting ekitaldiaren helburua neska-mutilek teknologia berrien inguruko formakuntza hurbiletik ezagutzea eta horri esker ondo pasatzea da. Ekitaldi hau babesten Spri, Bizkaiko Foru Aldundia eta Azkuna Zentroa daude.

Gazteenek, gurasoekin batera, puntako teknologiak erabili ahal izango dituzte, tartean dronak, 3D inprimagailuak, 360 graduko kamerak, handitutako errealitatea eta RV errealitate birtuala, Star Wars robotak, ukipen-mahaiak, IOT edo Inteligentzia Artifiziala. Gainera gitarra elektriko bat programatu ahal izango dute. Eta dena doan!

Hori gutxi balitz, aktibitate gehiago ere izango dira parte hartu ahal izateko. Besteak beste, robotika tailerra, droneen erabilera ikastaroak, Lego, 3D inprimagailuak, Minecraft edo Unity Errealitate Birtuala.

Hezkuntza-teknologikoko berrikuntzak ere aurkeztuko ditugu Bilbao-Bizkaia Robotics & Videogames Meeting jardunaldian, eta bertan 2019ko Udalekuak protagonista izango dira. Izan ere, Camp Tecnologicok tailerrak eta kanpalekuak eskaintzen baititu teknologia ardatz hartuta. Udaleku itxiak Bilbao-Sopelanan Surfarekin eta LESen ingelera eta abentura kirolekin alde batetik eta hiri udalekuak bestetik. Ekainetik irailera, 4 urtetik 17ra arteko neska eta mutilek aukera zabala dute eskura.

Tailerrak, ordutegiak eta izen-ematea

Ekitaldia erabat DOAN da. Adin ezberdinetarako tailerrek egongo dira (bakoitza 45 minutukoa), eta gainera “Show Zone” bat izango da adin guztietarako. Bertan 45 minututan berrikuntza teknologiko guztiak ezagutu ahal izango dituzte.

Show Zonean, gurasoak txarla bat jaso ahal izango dute, camp tecnologicok eskaintzen dituen zerbitzu ezberdinak ezagutu ahal izateko, batez ere eskaintzen ditugun udaleku itxiena eta bertako hiri udalekuena.

TAILERRAK

4 eta 17 urte arteko neska eta mutilek parte ahal izango dute. Gainera, Girls & Tech zirkuitoa ere eskura izango da, teknologia munduan emakumeen presentzia areagotzeko helburuaz. Parte hartu ahal izateko izena eman behar da, inskripzio papera bete eta adinaren arabera aukeratutako zirkuitua adieraziz.

4-6 uerte

Kids

 

Kids&Tech tailerra

Txikienak jokoen bitartez ikusiko dituzte logika sekuentzialaren kontzeptuak. Erle robotari (Beebot) eta arratoi robotari (Mouse) eta magcoding robotari tapete baten gainean nolako mugimenduak egin behar dituzten adieraziko dizkie, labirintoaren irteera bilatuz, eta argi eta soinuak aktibatuz. Horrez gain Dash&Dot errobota ere ikusiko dute.

7-9 urte

 

Tech Junior tailerra

Mabot: modulu sistema hau erabiliz robot dibertigarriak eraiki eta programatuko dituzte.
Mabot sistema robotiko izugarri bat da zeinekin umeek moduluen bitartez robot ezberdinak eratu ahalko dituzten. Bere tableterako programazio sistemaren bitartez motorrak eta sentsoreak kontrolatuko dituzte robotaren mugimendua ahalbidetuz

8 o +urte

 

Girls&Tech tailerra

Cozmo robotaren programazioa, balio anitzak dituen robot honek joko ugari emango digu, parte hartzaileak ikusiko dute, nola cozmok, integraturik daukan kameraren bitartez, jokoa osatzen duten kuboak non dauden jakin dezakeen. Kuboak hartu eta multzokatzen ditu eta berarekin dauden pertsonak ezagutzen ditu. Nahiz eta tailerra neskak teknologiaren mundura hurbiltzera zentratuta egon, mutilak ere apuntatu daitezke eta cozmo ezagutu.


9-14 urte

 

Genius tailerra

mBot: parte hartzaileak mBot bat diseinatu, eraiki eta zeregin eta instrukzio ezberdinak burutu ahal izateko programatu beharko dute. Taldean lan eginez, motoreen eta sentsoreen konfigurazioa eta maneiua ikasiko dute eta programazioaren sekretuak ikasiko dituzte ondoren beraien sormen propioak aplikatu ahal izateko.

12 o +años

 

Explorer tailerra

Etorkizuneko fabrika: Dobot Magician beso robotikoarekin etorkizuneko fabrikak eta industria 4.0 osotzen duten elementuak ditugu. Bere osagarriei esker, piezak mugitu ditzake, bere errailetik desplazatu, daukan kamerarekin piezak ezagutu, 3Dan inprimatu edo laserrarekin grabaketak burutu. Benetako errobot industrialen funtzionamendua ezagutzeko aukera ezin hobea.

4 a 17 años

Show Zone:

  • Moway robota, argia jarraitzen duten robotak.
  • Jansen robota. Mugitzen den eskultura bat eta programatu daitekeena
  • HTC viverekin errealitate birtuala, espazioan 3 dimentsiotan margotu
  • 3D inpresioa, funtzionamendua
  • Drone simulagailuak, zirkuitua osotu
  • txikienentzako Lego eraikuntza espazioa
  • Zientzia tailerra. Zure mikroskopioa sortu

 

SHOW ZONE TAILER BERRIA. Zientzia tailerra: zure mikroskopioa sortu

Telefono mugikorra ikasgelan erabilera ugari dituen tresna bat da. Lente baten laguntzaz kostu baxuko mikroskopio bat sortzea posible da. Tailer honetan parte hartzaileak smartphone Microscopea erabiltzen ikasiko dute, zeinek YOMO2019an harrera oso ona izan duen irakasleen artean.


ORDUTEGIAK

Ordu eta erdiko 4 denbora tarte ditugu parte hartzeko. Goizean: 10:30–12:00 eta 12:15-13:45.
Arratsaldean: 16:00-17:30 eta 17:45 – 19:15. Ordutegi tarte horietan adinaren arabera aukeratutako tailerrean parte hartuko duzu eta gainera show zonera joango zara teknologia ezberdinekin esperimentatzera, dibertitzera eta ikastera.

Tailerrak plaza mugatuak dituzte

Zerbitzurik onena eskaini ahal izateko eta plaza kopuru mugatua dela eta, parte hartzaile bakoitza SOILIK TAILER TEKNOLOGIKO BATETARA APUNTATU DAITEKE.

10:30-12:0012:15-13:45 16:00-17:3017:45-19:15
Kids & Tech tailerraKids & Tech tailerra Kids & Tech tailerraKids & Tech tailerra
Junior tailerraJunior tailerra Junior tailerraJunior tailerra
Girls & Tech tailerraGirls & Tech tailerra Girls & Tech tailerraGirls & Tech tailerra
Genius tailerraGenius tailerra Genius tailerraGenius tailerra
Explorer tailerraExplorer tailerra Explorer tailerraExplorer tailerra

 


Oharra: GORRIZ agertzen direnak beteta dauden tailerrak dira.


izen ematea

Informazioa daukan PDFa hemen jaitsi dezakezu.

Apuntatu zaitez eta disfrutatu Bilbao Bizkaia Robotics & videogames meeting ekitaldiaz eta gure doako aktibitate teknologikoez. Bertan itxaroten zaitugu!


Non?

Azkuna Zentroa (Antigüa Alhondiga de Bilbao),
Arriquíbar Plaza, 4, 48010 Bilbo, Bizkaia


laguntzaileak:

Spri Enpresa Digitala Camp Tecnologico

Comments



Utilizamos cookies para mejorar tu experiencia como usuario. Si sigues navegando por nuestro sito web se considera como aceptación de las cookies. Esta es la información sobre cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar