|   Inicio    |     Tienda    |      Blog   |        |       686 510 900    |        Bolsa de trabajo    |   
Actividad complementaria colegio
Ekitaldi 3 de March de 2017

Teknologiako jarduera osagarria Bizkaiko ikastetxeentzat

Energia Garbien Asteko ospakizunak direla eta, Camp Tecnológicok haurrei zuzendutako teknologiako jarduera osagarri bat eskainiko die Bizkaiko ikastetxeei, doan.

Camp Tecnológicok prestatu duen jarduera osagarria ikasleei zuzenduta dago, hain zuzen, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik hasi eta DBHko 4. mailara artekoei, eta Energia Garbien Astea ospatzea du xede. Dinamikak bi taldetan egingo dira, egun desberdinetan. Martxoaren 28an, asteartearekin, eta 29an, asteazkenarekin, antzezlan bat eta tailerrak izango dira, Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleentzat. Bestetik, Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBHko ikasleek tailer teknologikoak egiteko aukera izango dute goiz osoan, martxoaren 27an, astelehenarekin, eta 29an, ostegunarekin.

Camp Tecnológicok antolatutako Energia Garbien Astean parte hartu nahi duten ikastetxeek izena eman beharko dute, info@camptecnologico.com e-postara mezua bidalita, edo telefono honetara deituta: 686 510 900



Martxoaren 28a, asteartea, eta martxoaren 29a, asteazkena: Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleak

Camp Tecnológicok Azkuna Zentroa (Alhóndiga Bilbao) duen egoitzako ateak zabalduko dizkie Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleei, martxoaren 28an eta 29an, Azkuna Zentroko (Alhóndiga Bilbao) Atarian Energia Garbien Astea ospatzeko. Izena ematen duten ikastetxeek (jarduera guztiz doakoa da), aukera izango dute jarduera osagarri honekin gozatzeko. Tailerretan, hainbat jarduera teknologiko egingo dituzte, eta, gainera, ingurumenari buruzko antzezlan bat izango dute ikusgai.


Actividad complementaria

Camp Tecnológico teknologia hezigarriaz arduratzen da, eta, gainera, enpatia handia du ingurumena zaintzeko eta errespetatzeko. Hori dela eta, antzezlan bat antolatuko du haurrak kontzientziatzeko. Blanca Marsillachen “Mi mundo Limpio” antzezlanaren bidez, talde jakin baten artean zabaldu nahi ditu antzerkiaren onurak: txikienen artean. Antzezlan hezigarria da, antzezpenaren, musikaren eta dantzaren bidez kontzientzia sortu nahi baitu, ingurumena zaintzeko beharraz.




Azkuna Zentroan (Alhóndiga Bilbao) egingo den jarduera osagarrian izena eman nahi duten ikastetxeek 2 aukera dituzte:

  • Antzezlana + Teknologia packa: 240 plaza eskaintzen dira. Ikasleak bi taldetan banatuko dira, eta, era horretan, batzuek antzezlana ikusten duten bitartean, besteek tailerrak egingo dituzte. Horrela, bada, tailerrak 4 gelatan egingo dira aldi berean, eta gehienez 30 ikasle izango dituzte.
  • Soilik Antzezlana packa: 152 plaza eskaintzen dira.



Martxoaren 27a, astelehena, eta martxoaren 30a, osteguna: Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBHko ikasleak

Camp Tecnológicok hezkuntza teknologikoaz duen ideiak barnean hartzen ditu hala txikienak, nola adinean aurreratuxeago dauden gazteak. Kasu honetan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek tokia izango dute Energia Garbien Astea dela eta egingo ditugun tailerretan. Horregatik, ikastetxeek doan inskribatu ahal izango dituzte ikasturte horietako ikasleak, jarduera osagarria egiteko, martxoaren 27an eta 30ean.

Guztira, Camp Tecnológicok 240 plaza plaza jartzen ditu eskura, tailer teknologikoak egiteko. Horrela, gazteak 4 gelatan banatuko dira, eta txandaka ibiliko dira tailer guztiak egin arte. Tailer bakoitzak 30 minutuko iraupena du; beraz, 10:00etan hasi eta 13:00 inguruan bukatuko dira.

Ikasleek aukera izango dute Camp Tecnológicok emandako tailer teknologikoen aukeraketa batekin gozatzeko. Hiru tailer egingo dira:

actividad complementaria

Erroboten presentzia: Kontrolatu DASH eta Sphero errobotak

Lehiatu zure lagunekin, errobotak nork kontrolatzen dituen hobeto ikusteko

Tailer honetan, haurrek beren trebetasun guztiak erabili beharko dituzte errobotak zuzendu ahal izateko. Jarduera honen bidez, DASH eta Sphero erabiltzen ikasiko dute, eta, gainera, sorkuntzarako dituzten trebetasunak landuko dituzte.

actividad complementaria

Elektrizitatea sortzeko esperimentuak


Esperimentatu irakasleekin eta sortu elektrizitatea zuk zeuk.

Tailer honetan, haurrek beren trebetasun guztiak erabili beharko dituzte elektrizitatea beren kabuz sortu ahal izateko. Jarduera honen bidez, DASH eta Sphero erabiltzen ikasiko dute, eta, gainera, sorkuntzarako dituzten trebetasunak landuko dituzte.

actividad complementaria

Lego Green City


Jolastu Legorekin eta zaindu ingurumena aldi berean

Tailer honetan, haurrek beren trebetasun guztiak erabili beharko dituzte Lego gailuak kontrolatu ahal izateko. Jarduera honen bidez, ingurumena zaintzen ikasiko dute, eta, gainera, sorkuntzarako dituzten trebetasunak landuko dituzte.


Gainera, Show Zone gunea izango dugu, eta, bertan, errobotak, errealitate birtuala eta elektronikako eta softwareko aplikazio praktikoak, zure etxean, ikasgelan edo hirian erabiltzeko modukoak.

Errealitate Birtualaren Simulagailuen Gunea eskola-orduetatik kanpo egongo da ikusgai (bakarrik arratsaldez eta asteburuetan). Bertaratzen direnek mundu osoko ingurune fantastikoak bisitatu ahal izango dituzte errealitate birtualeko betaurrekoekin, simulazioko joko birtual batean jokatu ahal izango dute traineru batean, edo muturreko esperientzia birtualak izan bizikletan, parapentean edota errusiar mendian.

Camp Tecnológicok teknologia hurbildu nahi du Bizkaiko ikasle gazteengana eta haurrengana, eta, aldi berean, ingurune naturala zaintzeak eta errespetatzeak duen garrantzia erakutsi nahi die. Inskribatu eta ospatu gurekin Energia Garbien Astean. Zure zain gaude!