Zure seme-alabei gustatzen zaie teknologia? Gustuko dute teknologia aisialdian erabiltzea? Asteburuetan, Donostian, duzu aukerarik onena teknologia berriekin ematen duten denbora ahalik eta hezigarriena eta erakargarriena gerta dakien.
2016/2017 ikasturtean, Donostian egingo den Asteburuetako Klub Teknologikoa Tabakaleran izango da (Espacio Kutxa Kultur – Mandasko Dukearen pasealekua, 52 – 20012 Donostia, Gipuzkoa).
- 4 ordutegi: Ostiralak arratsaldetan – Ostiralak arratsaldetan (2 asterik behin) – Larunbat goizetan – Larunbat arratsaldetan
- 4 gai: Kids & Tech – Inventor Lab – Minecraft – Unity.
Informazio Orokorra
Datak
Ostirala
|
Sábados
|
Viernes Alternos
|
Ordutegia
1,5 orduko saioak
- Ostiralak: 18:00-19:30
- Larunbat Goizak: 11:30-13:00
- Larunbat Arratsaldeak: 17:00-18:30
Hileko Prezioa
58€ hilero Asteko Kluba
35€ hilero Hamabost egunez behineko Kluba
(*) Hileko kuota bera da hilero; berdin dio jaiegunen bat egotea. Prezioa kalkulatzeko, urteko saio kopuru osoa hilero ordaintzeko moduan hainbanatu da.
Deskontu Ez Metagarriak
- Gaztedi edo Kutxabank plana:
48€ hilero Asteko Kluba
29€ hilero Hamabost egunez behineko Kluba - Antiguos alumnos:
53€Hamabost egunez behineko Kluba
32€ hilero Hamabost egunez behineko Kluba - Familia ugaria: -%5
Deskontu Metagarriak
- Anai-arrebaren bat edo lagunen bat badator: –% 5 (bakoitzarentzat)
- Zerorrek ekartzen baduzu ordenagailua Unity edo Minecraft klubetara: -6€
Ordainera
Banku-helbideratzea (hilaren 10ean)
Asteburuetako Klub Teknologikoak Tabakaleran
Erreserba-Taldeak: Ordutegi batzuetako taldeei gutxi gelditzen zaie martxan jartzeko behar duten 5 ikasleko gutxieneko kopurura iristeko. Talde horiei erreserba-talde esaten diegu. Eman izena bertan, eta jarriko gara zurekin harremanetan gutxieneko kopurura iristen denean. Egin erreserba zerrendan egon ahal izateko!
5 eta 6 urteak
Kids & Tech Kluba
5 eta 6 urteak
Lab de Tecnologías: Programación y Robótica
Etapa honetako kluba berezia da. Teknologia eta robotak jostailu «adimendun», lagunkoi eta dibertigarri gisa iristen dira. Teknologia bigarren mailan geratzen da, eta lehentasuna ematen zaio beste kideekiko eta robotekiko elkarreraginaren bidez dibertitzeari eta ikasteari, logika sekuentzialeko jarraibideetan oinarrituta programazio bisuala ikasteko lehen urratsak eginez.
8 urtetik aurrera
Minecraft Kluba
8 urtetik aurrera
Teknologia Laborategia: Minecraft Hezigarria
Minecraft klubean argituko dizkiegu 8 eta 12 urte bitarteko haurrei Minecraft-ekin sortzaileagoak izateko dauzkaten zalantza guztiak. 3D sormena garatzeko baliabideak erabiltzen ikasiko dute (Mcedit), eta aldaketak egiten (MCreator), baita Minecraft-ek bai joko gisa bai tresna hezigarri gisa eskaintzen dituen beste hainbat aukera ere.
Egin erreserba Minecraft klubean
(*) Erreserba eginda, itxarote-zerrendan sartuko zara. Gutxieneko kopurura iristean (5), jarriko gara zurekin harremanetan.
7 urtetik aurrera
Inventor Lab Kuba
7 urtetik aurrera
Teknologia Laborategia: Robotika eta Programazioa
Klub Teknologikoko Inventor Lab modalitatea ezin hobea da jakin-minez beterik daudenentzat, hiruhilekoan zeharreko ibilbide bat baita, programatzen eta robotikako proiektuak sortzen ikastera bideratutako askotariko teknologien bidez. Adin taldeen arabera (7 eta 13 urtetik bitartean), robotikako kitak eta programazio-tresnak erabiliko dituzte lanerako.
Gomendatua: Teknologian lehen aldiz murgiltzen direnentzat. Laborategi honetan, teknologiaren ikuspegi orokorra jasotzen dute.
13 urtetik aurrera
Unity Kluba
13 urtetik aurrera
Teknologia Laborategia: Programazioa eta Errealitate Birtuala
Klubeko “Unity” espezialitatea bideo-jokoak sortzen jardun nahi duten gazteei zuzenduta dago. 2 lantalde izango ditu: Unity ezagutzen hasten direnak plataforma ezagutzen hasiko dira, c# erabilita nola programatzen den, eta hiru dimentsiotan nola diseinatzen den; eta lehendik ere Unity tailerren batera etorri direnek bideo-joko baten proiektua prestatuko dute.
Gomendatua: bideo-jokoak kontsumitzeaz gain, sortu ere egin nahi dituztenentzat.
(*)Erreserba eginda, itxarote-zerrendan sartuko zara. Gutxieneko kopurura iristean (5), jarriko gara zurekin harremanetan.