Informazio orokorra
Non
Kanpamentuak Mondragon Unibertsitatean burutuko dira (Mondragon kanpusa, Garaia egoitza, 11.eraikina) Kokapen mapa ikusi
Datak
Tailerrak ikastolako oporretako astean
- Apirilaren 14tik 17ra (4 egun).
Ordutegia
9.00etatik 14.00ak arte (5 ordu eguneko).
Oharra: kanpamentuaren azken egunean ate irekiko jardunaldia egongo da (13:00etik 14:00etara), bertan parte-hartzaileen lana ikusteko aukera izango da.
Prezioak
- 4 eguneko tailerra: 160€
Deskontuak
- Camptecnologico-ko ikasle ohiak: -%10
- Mondragon Unibertsitateko langileak eta Arizmendi ikastolako ikasleak: -20€
(deskontu kodearen bidez)
Teknologia Tailerrak
InventorLab: Robot Transformer
Roboten programazioa
LH1–LH3 ikasleentzako tailerra
Inventor lab tailerrean ikasleak Robot: Transformerraren muntaia ezberdinak eratuko dituzte, 173 eraikuntza blokeak erabiliz eta gure robota adimenduna bilakatu ahal izateko eta elkarri eragiteko sentsoreak eta serboak txertatuz. Katapulta mugikorra, pintza robota, … bezalako muntaiak egingo dituzte, gainera beraien ibilgailuak ere pertsonalizatu ahalko dituzte robotekin borrokak egin ahal izateko.
Sentsoreak eta motoreak dituen kontrol plaka baten kide den Micro:bit txartel elektronikoaren bitartez kontrolatu eta programatzen da. MakeCoderekin programatzen ikasiz, bere motoreen funtzionamendua gestionatu dezakegu eta sentsoreak kontrolatuko ditugu oztopoak saihesteko, objektuak jaurtitzeko, piezak hartzeko, …
Gainera, urrutiko aginte bezala Android/IOS edo beste Micro:bit baten bitartez kontrolatu daiteke. Beste efektu batzuk programatuz pertsonalizatu dezakezu; led-ak piztuz eta kolorezko argien efektuak sortuz, musika erreproduzituz, …
InventorLab: Robot:Car + Game Consola
Roboten programazioa
LH4-DBH4 ikasleentzako tailerra
Robot:Car ezaugarri bereziak dituen robota muntatuko duzu. 146 bloke, 4 motore eta norabide orotako 4 gurpilez osoturik dago. Mecanum izeneko gurpil bereziak ditu, zeinek diagonalean eta bere baitan 360ºtan mugitzen ahalbidetzen dion.
Micro:bit plaka batekin, sentsoreak eta motoreak kontrolatzen dituen plaka batekin elkar kidetzan, programatu eta kontrolatzen da. MakeCoderekin (Scratchen antzeko blokeen bitartezko hizkuntza) programatzen ikasiz, bere 4 motoreen funtzionamendua gestionatu ahalko dugu eta oztopoak saihesteko edo bide bat jarraitzea lortzeko edo labirinto batetik irteteko erabiliko ditugun sentsoreak kontrolatu ahalko ditugu.
Mecanum gurpilak Robot:Car-ari zortzi norabide ezberdinetan azkar aurreratzea ahalbidetzen dio: aurrez, atzez, bira eskumara edo ezkerrera, diagonal eskuma edo diagonal ezkerra eta horrekin bere baitan 360º biratzen.
Guzti horrek, oztopoak beste edozein ibilgailu autonomok baino errazago gainditzea dakar. Gainera, Android/IOS edo beste Micro:bit baten bitartez urrutiko aginte bezala kontrolagarria da. Beste efektu batzuekin ere pertsonalizatu dezakezu; argiekin eta koloreekin efektu ezberdinak sortuz, musika erreprodukzioekin,…
Osagarri bezala, Game kontsola bat erabiliko dute arcade bezalako jokoak blokeen bitartezko hizkuntza erraz batekin programatu ahal izateko; flappy bird, tetris, arkanoid eta askoz gehiago.