Arizmendi ikastolako ikasleak ikastolako webgunetik izena eman behar dute (Alexia): Alexian sartu

 

Informazio orokorra

Non

Kanpamentuak Mondragon Unibertsitatean burutuko dira (Mondragon kanpusa, Garaia egoitza, 11.eraikina)  Kokapen mapa ikusi

 

Datak

Tailerrak ikastolako oporretako bi asteetan

  • Apirilaren 23tik 26ra (4 egun).

Ordutegia

9.00etatik 14.00ak arte (5 ordu eguneko).

Oharra: kanpamentuaren azken egunean ate irekiko jardunaldia egongo da (13:00etik 14:00etara), bertan parte-hartzaileen lana ikusteko aukera izango da.

Prezioak

  • 4 eguneko tailerra: 160€

Izena eman orain

Deskontuak

  • Camptecnologico-ko ikasle ohiak: -%10
  • Mondragon Unibertsitateko langileak eta Arizmendi ikastolako ikasleak: -20€
    (deskontu kodearen bidez)

Teknologia Tailerrak


InventorLab: Star Wars – R2D2

Roboten programazioa

LH1–LH3 ikasleentzako tailerra

Tailer honetan gazteenek teknologia ezberdinak ezagutuko dituzte:

 LEGO WEDOren bitartez saga famatuan inspiratutako robot ezberdinak eraikiko dituzte

 SCRATCHekin bideo jokoen programazioaren munduan barneratuko dira “space invaders” jokoa eginez.

 “indarrak laguntzen dien bitartean” R2D2, BB8 edo BB9 izango dira beraien kide programagarriak

 KODUri esker, beste planetetan lehenengo esplorazioak egingo dituzte, rover-a errekreatuz eta programatuz.


Zure Jansen robota eraiki

Roboten programazioa

LH4-DBH4 ikasleentzako tailerra

Tailer honetan sormen artistikoa eta robotika konbinatuko ditugu. Theo Jansenen eskultura artistikoen antzeko estruktura izango duen muntaia burutuko da. Bere desplazamendua haizearen bitartezkoa ez izateko hackeatu egingo dugu eta elektronika barneratuko diogu mugimenduentzako. Gure strandbeest-a 3D inpresioan diseinatutako piezekin moldatuko dugu, horrela ikaslea 3D diseinuan barneratuz, softwarearen bitartez, erabiltzen diren materialak eta 3D inprimagailuen maneiua.

Gure artelanaren kontrolaren atala, ESP32 modulu baten programazioaren bitartez burutuko da, IoT mundurako potentzia eta aldakortasun izugarria daukan txip bat, zeinekin elektronikara sarrera bat egingo dugun.

Gure eraikuntzaren maneiurako azken puntu bezala, AppInventor-en bitartez Androiderako aplikazio bat egingo dugu tabletean edo mugikorrean, Jansenaren mugimenduak, kontrolatu ahal izateko. Artearen eta ingeniaritzaren arteko muga soilik gure imajinazioan existitzen da.

Ikusi bideo hau tailerrari buruz gehiago ezagutzeko: Jansen


OHARRA: Tailerrak aurrera eraman ahal izateko talde minimoa lortu behar da, horrela ez bada, antolakuntzatik dauden aukerak eskainiko zaizkizue