Araba robotics & Videogames Meeting 2019
es | eu
   |    info@camptecnologico.com
|    686 510 900 

Araba Robotics & 2019 Videogames Meeting


Araba Robotics & Videogames Meeting 2019 bertan dugu, maiatzaren 11an ospatuko dugun ekitaldi horretan gaztetxoek haien gurasoekin batera teknologiaz gozatu ahal izango dute gure doako tailerretan. Colegio de Ingenieros Industriales de Álavan gertatuko da guztia, eta bertan robotika, bideojokoak eta teknologia berrien ikuspegi berri bat jaso ahal izango dute hurbiltzen diren guztiek. Araba Robotics & Videogames Meeting ekitaldiaren helburua neska-mutilek teknologia berrien inguruko formakuntza hurbiletik ezagutzea eta horri esker ondo pasatzea da.
Ekitaldi hau babesten Colegio de Ingenieros Industriales de Álava eta SPRI-Empresa Digitala daude.

Gazteenek, gurasoekin batera, puntako teknologiak erabili ahal izango dituzte, tartean dronak, 3D inprimagailuak, 360 graduko kamerak, handitutako errealitatea eta RV errealitate birtuala, Star Wars robotak, ukipen-mahaiak, IOT edo Inteligentzia Artifiziala. Gainera gitarra elektriko bat programatu ahal izango dute. Eta dena doan!

Hezkuntza-teknologikoko berrikuntzak ere aurkeztuko ditugu Araba Robotics & Videogames Meeting jardunaldian, eta bertan 2019ko Udalekuak protagonista izango dira. Izan ere, Camp Tecnologicok tailerrak eta kanpalekuak eskaintzen baititu teknologia ardatz hartuta. Udaleku itxiak Bilbao-Sopelanan Surfarekin eta LESen ingelera eta abentura kirolekin alde batetik eta hiri udalekuak bestetik. Ekainetik irailera, 4 urtetik 17ra arteko neska eta mutilek aukera zabala dute eskura.

Tailerrak, ordutegiak eta izen-ematea

Ekitaldia erabat DOAN da. Adin ezberdinetarako tailerrek egongo dira (bakoitza 45 minutukoa), eta gainera “Show Zone” bat izango da adin guztietarako. Bertan 45 minututan berrikuntza teknologiko guztiak ezagutu ahal izango dituzte.

Show Zonean, gurasoak txarla bat jaso ahal izango dute, camp tecnologicok eskaintzen dituen zerbitzu ezberdinak ezagutu ahal izateko, batez ere eskaintzen ditugun udaleku itxiena eta bertako hiri udalekuena.

TAILERRAK

4 eta 17 urte arteko neska eta mutilek parte ahal izango dute. Gainera, Girls & Tech zirkuitoa ere eskura izango da, teknologia munduan emakumeen presentzia areagotzeko helburuaz. Parte hartu ahal izateko izena eman behar da, inskripzio papera bete eta adinaren arabera aukeratutako zirkuitua adieraziz.

izen ematea

4-6 urte

Kids

 

Kids&Tech tailerra

Txikienak jokoen bitartez ikusiko dituzte logika sekuentzialaren kontzeptuak. Erle robotari (Beebot) eta arratoi robotari (Mouse) eta magcoding robotari tapete baten gainean nolako mugimenduak egin behar dituzten adieraziko dizkie, labirintoaren irteera bilatuz, eta argi eta soinuak aktibatuz. Horrez gain Dash&Dot errobota ere ikusiko dute.

7-9 urte

 

Tech Junior tailerra

Dash tailerrean parte hartzaileak blokeen bitartezko hizkuntzan beraien errobotak programatuko dituzte. Honekin programazioaren oinarrizko nozioak era dibertigarri batetan ikasiko dituzte.
Dashek mugimenduen, biren, soinuen eta argien bitartez berarekin elkarreragiten usten digu.
Programatzen hasteko erarik dibertigarriena.

8 o +urte

 

Girls&Tech tailerra

Tailer honetan ikasleek crumble-ren bitartez, plaka elektroniko bat programatzen ikasiko dute Led banda bati argien efektu ezberdinak sortzeko. Era dibertigarri eta hezitzaile batetan elektronikaren eta programazioaren munduan barneratuko dira. Apuntatu zaitez!


9-14 urte

 

Genius tailerra

mBot: parte hartzaileak mBot bat diseinatu, eraiki eta zeregin eta instrukzio ezberdinak burutu ahal izateko programatu beharko dute. Taldean lan eginez, motoreen eta sentsoreen konfigurazioa eta maneiua ikasiko dute eta programazioaren sekretuak ikasiko dituzte ondoren beraien sormen propioak aplikatu ahal izateko.

8 o +urte

 

Minecraft tailerra

Minecraft tailerrean parte hartzaileak taldeak eratuko dituzte beraien taldeko oinarriak eraikitzeko, Bedwars partida batetan parte hartuko dute, non jokalarien abilezia eta estrategia oinarrizkoak izango diren aurkarien irlak eransteko. Tailer honetan ikuspegi espaziala, taldekako lana eta sormena landuko dituzte.

4 a 17 años

Show Zone:

  • Jansen robota. Mugitzen den eskultura bat eta programatu daitekeena
  • HTC viverekin errealitate birtuala, espazioan 3 dimentsiotan margotu
  • 3D inpresioa, funtzionamendua
  • Drone simulagailuak, zirkuitua osotu

 

izen ematea


ORDUTEGIAK

Ordu eta erdiko 3 denbora tarte ditugu parte hartzeko, 09:00-10:30, 10:45-12:15 eta 12:30-14:00. Ordutegi tarte horietan adinaren arabera aukeratutako tailerrean parte hartuko duzu eta gainera show zonera joango zara teknologia ezberdinekin esperimentatzera, dibertitzera eta ikastera.

Tailerrak plaza mugatuak dituzte

Zerbitzurik onena eskaini ahal izateko eta plaza kopuru mugatua dela eta, parte hartzaile bakoitza SOILIK TAILER TEKNOLOGIKO BATETARA APUNTATU DAITEKE.

09:00-10:3010:45-12:1512:30-14:00
Kids & Tech tailerraKids & Tech tailerraKids & Tech tailerra
Junior tailerraJunior tailerraJunior tailerra
Girls & Tech tailerraGirls & Tech tailerraGirls & Tech tailerra
Genius tailerraGenius tailerraGenius tailerra
Minecraft tailerraMinecraft tailerraMinecraft tailerra

 


Oharra: GORRIZ agertzen direnak beteta dauden tailerrak dira.


izen ematea

Informazioa daukan PDFa hemen jaitsi dezakezu.

Apuntatu zaitez eta disfrutatu Bilbao Bizkaia Robotics & videogames meeting ekitaldiaz eta gure doako aktibitate teknologikoez. Bertan itxaroten zaitugu!


Non?

Colegio de Ingenieros Industriales de Álava,
Bizkai Kalea, 2, 01006 Vitoria-Gasteiz, Araba


laguntzaileak:


eta

Comments



Utilizamos cookies para mejorar tu experiencia como usuario. Si sigues navegando por nuestro sito web se considera como aceptación de las cookies. Esta es la información sobre cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar