|   Inicio    |     Tienda    |      Blog   |        |       686 510 900    |        Bolsa de trabajo    |   


Pazko Asteko Kanpamentuak Arrasaten !

Arizmendi Ikastolako  ikasleak ikastolako webgunetik izena eman behar dute (Alexia):
sartu Alexian

Non

Kanpamentuak Mondragon unibertsitatean burutuko dira (POLO GARAIAKO KANPUSA: 11.eraikina) kokapen mapa ikusi
mapa

Datak

  • Apirilaren 2tik 5ra (4 egun)

Ordutegia

  • 9:00etatik 14:00ak arte (5 ordu eguneko)
  • . Oharra: kanpamentuaren azken egunean ate irekiko jardunaldia egongo da (13:00etik 14:00etara), bertan parte-hartzaileen lana ikusteko aukera izango da.

Prezioak

  • Junior/ Genius:  4 eguneko tailerrak: 170€
  • ordainketa kreditu txartelarekin edo banku transferetziarekin

Deskontuak

  • camptecnologico-ko ikasle ohiak:5%
  • Mondragon Unibertsitateko langileak eta Arizmendi ikastolako ikasleak: -20€ (4 eguneko kanpamentuetan)

JUNIOR (LH1-3)

TECHLAB JUNIOR-OLINPIADAK

Teknologia ezberdinak erabiliz, robotikaren eta programazioaren munduan murgilduko dira Olinpiaden testuingurua erabiliz. KODUrekin, programazioaren oinarriak ikasiko dituzte, oztopo lasterketak, 100 metro lauak, … bezalako kirol ekitaldi birtualei bizia ematen dien bitartean. LEGOrekin robotikaren munduan hastapenak egingo dituzte, mugitzeko eta lehia ezberdinak arrakastaz gainditzeko gai diren robotak eraikiz eta programatuz

Ordutegia: 09:00-14:00

LH1-3

Robótica Educativa

Robo bRICK, KODU

GENIUS- EXPLORER (LH 4- DBH 4)

TECHLAB GENIUS-OLINPIAR ERRONKAK

Teknologia ezberdinak erabiliz, olinpiar jokoetako erronka ezberdinei aurre egin beharko die robotikan eta programazioan pausuak emanez. TINKERCADekin, 3D modelatuko oinarriak ikasiko dituzte eta joko olinpiko ezberdinetarako beraien dominak sortuko dituzte. LEGO MINDSTORMekin, ingeniaritzaren eta programazioaren mundu zirraragarria arakatuko dute, erronka ezberdinei aurre egiteko robotak eraikiz eta programatuz, beraien sorkuntzak garaipenera eramaten dituzten bitartean.

Ordutegia: 09:00-14:00

LH 4- DBH 4

Programación y Robótica

LEGO MINDSTORM